Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Saioa
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Pasa dan hilean zabaldu dabe Kanbon, Iparraldean, lehenengo Euskal Institutoa. Zure hiru bertsoak Batxillerra euskeraz egiten hasi diren neska-mutilei.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hortik zabaldu dira
lehenengo burpilak
jende argiak gera
gainera umilak.
Gu zertarako egon
euskeraz isilak?
horretarako daude
ikastola pilak
ta zoriontzen ditut
neska ta mutilak.

Batxiler horretatik
badator aukera
gazteak ikasteko
harte dute era.
Zuzen joka zazute
hemendik aurrera
ea baztartzen degun
apur bat erdera
ta indartutzez jarri
maite de'un euskera.

Gazte on asko daude
indartsu ta gordin
Iparralde haretan
ta Hegoan berdin.
Euskadi jarri daigun
euskaldunen jardin
ikasita euskera
mintzo ere berdin
indar bat izan daigun
guk geure Euskadin.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra