Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Lopategi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Saioa
1987-12-20 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Jon
Lopategi, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jon Enbeita, zu, oraingo honetan magoa zara eta zu Jon Lopategi mago honen kapelan dagoan uso zuria.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Lopategi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jon Enbeita
Uso zuri maitea
magoen kutuna
mundu guztiak hainbat
maitatzen zaituna.
Iritxi da kanpora
joateko eguna
bakez bete ezazu
herri euskalduna.

J. Lopategi
Nigana heldu zinan
zu behin pausuz pausu
geroztik izan ditut
hamaika abusu.
batzuentzako ni naiz
pakearen usu
zuk diru egiteko
esplotatzen nauzu.

Jon Enbeita
Zurekin hainbat diru
manejatzen nengon
baina Herria ere
nahiko triste zegon.
magoak ere noizbait
behar du bihotz on
joan ta denei emon
gaur bakezko gabon.

J. Lopategi
Esan dau honek baina
guzurra galanta
onena izango dot
nik albotik salta.
Madarikatua zu
magoen estanpa
zergatik narabilzu
guzur eta tranpa?.

Jon Enbeita
Gaur arte egin zaitut
nahikoa igurtzi
baina magokeria
behar dut ehortzi.
joan ta munduari
pakea erakutsi
kontuz ibili ta ez
berriz lotzen utzi.

J. Lopategi
Nire luma zuriak
badauke dizdira
badakit gizon hoiek
zer daben desira.
Amaitu dot magoa
zurekiko jira
pakearekin noa
neure Euskal Herrira.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra