Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita
Neurria:
Neurri berezikoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gaur arte zendun zuk irriparra
ta heldu zaizu gaur zoritxarra
ezin dut hola malkoz ikusi
nire etxeko izarra. (bitan)
Zabaldu seme bularra,
zuk badaukazu indarra
danak goituteko garra,
nahiz eta orain triste zagozen
a'itzen dut zure negarra
baina ikasi behar duenak
dauka sufritu beharra. (bitan)
Jaiotzez inor ez da zalduna
ta ikastea da e'in behar duna
jausika dugu egiten gure
bihar goizeko eguna. (bitan)
Ez utzi zure jarduna,
nahiz eta izan astuna,
gaur gora e'iten zaizuna
ikasketatik etorriko da
zugan aberastasuna
zeure eskuan dauka herriak
biharko etorkizuna. (bitan)
Ikusten zaitut seme leheria
garratza duzu gaur aldarria
aitaren hitza izan diteke
zuretzat gogaigarria. (bitan)
Begira duzu Herria,
itxaropentsu jarria,
kendu deiogun larria,
etorriko da zure eskutik
etorkizun pozgarria
zure negar hau bihurtuko da
Aberri honen irria. (bitan)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra