Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Saioa
1987-12-20 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Azpillaga, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Esaiguzu zer esango zeunken biharko periodikoan.

Deskribapena

Doinua
Nere gorputza dardarka daukat
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Periodikoa bihar argira
azaldutzeko barria
denen gainetik izan leiteke
egi ikaragarria.
Bertso saioan pasa nuela
beldurra eta larria
baina halare han izan zala
Euskadiren oinarria.
Hainbeste jende Arriagara
bertsotara etorria
ta Arriagan izan gendula
jardin eder bat jarria
oraindik ere indar haundian
dagola gure Herria.

Arriagako antzoki eder hau
lore ederrez jantzia
pozez beterik pasa zuela
han hurbildu zan guzia.
Aspaldi ikusi gabekoa
ere franko ikusia
Bertsota gendun hilan hogeiko
eginkizun nagusia.
Handik ertenda hau izan zala
jendearen iritxia
danak euskera egiten zuten
gure hizkuntza bitxia
gutxienean badadukala
mila urteko bizia.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra