Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Saioa
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jaio barria dan Euskaldunon Egunkariari zure hiru bertsoak

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)

Edukiari buruz

Entitateak
Euskaldunon Egunkaria

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Neurria:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egunkariak izanik
hizkuntzetan hain mito
euskaldun honek badauka
gaurkoz nahiko éxito
nahiz ta batzuen ustetan
ez dagoen hain tinko
nik esan nahiko nieke
serio eta siko
bat badaukagunez orain
gurea ta herriko
jaio baldin bada hiltzen
ez dugula utziko (bir)

Lanean izan ondoren
ez dakit zenbat buru
orain bizitzaz baditu
hiru aste inguru
lehenengotatik horrela
hartu bait zen helburu
nahiz ta pasa behar diren
horrenbeste apuru
bizi iraungo duela
denok egon seguru
euskeraz irakurtzeko
eskubidea dugu (bir)

Denbora askoan egonik
egunkari horren zai
behingoan heldu da eta
egon gindezke alai
segi dezagun honela
serio eta lasai
betidanik egunkari
eder bat baitugu nahi
eta bide on horretan
behar genuke jarrai
hiru astetan iraun du
ta gehiago ere bai (bir)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra