Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Telebista horrek gaurko honetan
zuri burua jan dizu
ohera joan zaitez alaba
ta egin aitari kasu
hartu ezazu haruntz bidea
eman ondoren bi musu
edo logura eukiko duzu
ematen dizut abisu
maindire artean sartu zaitez ta
gozo-gozo to egizu (bir)
Telebistaren aurrean zaude
erdi tontaturik neska
batean dela telesaila ta
bestean dugula festa
baina kasua egin eidazu
utzi zazu gaurko kezka
ohera joan zaitez maitea
umore alaiz ta barrezka
kasu eidazu ametsa baino
pelikula hoberik ezta (bir)
Ahaztu itzazu telebistako
barrea eta eztula
ohea baino gauza hoberik
ez baita egin sekula
badakit guk be gazte aroan
antzera egin gendula
baina joan zaitez lasai ohera
ez dizut egin nahi burla
badakit bihar goizean goizik
eskertuko didazula (bir)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra