Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Rikardo Gonzalez de Durana

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Saioa
1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Areitio, Juan Mari
Gonzalez de Durana, Rikardo
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek senar-emazteak zarie. Zu Rikardo senarra, zu Juan Mari emaztea. Emaztearen soldata, Rikardo, zurearen doblea da.

Deskribapena

Doinua
Lagundurikan danoi II
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Rikardo Gonzalez de Durana

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Rikardo:
Zure soldatak orain
joa dauka goia
eta horra oraintxe
horren arrazoia
gorputz ederra eta
polita sasoia
hain zuzen ere orain
esatera noia
zu zarela artista
eta ni peoia.

Areitio:
Hala behar to ezkondu
ginan egun baten
hau nere bizkarretik
egunero jaten
artista naizela zu
zer zabiltz esaten?
lana egiten dezu
lehertu edo eten
baina jornal haundirik
ez dizute ematen.

Rikardo:
Luzeegia duzu
zerorren mingaina
holakoak esanez
orain alajaina!
nere lana ez bada ere
nahikoa bikaina
lanean egiten dut
gutxinez bik aina
eta ez nazakezu
sekulan engaina.

Areitio:
Bere burua gora
nahi du honek io
horretan egiten du
makina bat saio
baina andre hau berdintzen
kosta behar zaio
ez zerade portatzen
txintxo eta iaio
ezertarako ere
ez dezu balio.

Rikardo:
Irainka hasi zera
azken-azkenean
senarra jarri nahirik
zerorren mendean
baina erantzuteko
naiz aldamenean
egiten dakidala
hola ta lanean
kontrakoa frogatuko
dut nahi duzunean.

Areitio:
Honek kontatu behar
beraren azainak
nahi ditulako hartu
andrearen gainak
baina hauek zer diran
gu gaude jakinak
hain dira petralak ta
hain dira ziztrinak
ia gizon guztiak
zarete berdinak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra