Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aritz Lopategi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Saioa
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Lopategi, Aritz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk Unai, aurtengo loterian hogei mila hogerleko jokatu dozuz. Haritzek, ostera, txakurrandirik bere ez.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aritz Lopategi

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Unai:
Gabonetako gaia
ezingo da eten
esan beharko dut nik be
halakoren baten
hemen dagon jendea
enteratu daiten
boleto bat bera be
honek ez du erosten
ta gero ez zaiola
tokatzen du esaten (bir)

Haritz:
Loteriak badauka
hamaika pekatu
zu hor sartuta zabiltz
hasi ta akabatu
sugertea behar da
ezin dot ukatu
zeuk be diru gutxikin
ez dozu jokatu
hala ere ez jatzu
askorik tokatu (bir)

Unai:
Nahiz eta tokatzerik
ez nuen espero
sorteo garaiean
banengoen bero
erosi ditut behintzat
berrehun bat numero
konturatu zaite Haritz
behingo baten edo
zenbat diru dan hori
tokatu ezkero (bir)

Haritz:
Han kantatzen dituzte
numero ta izen
holako kokoloak
txoratu daitezen
aurten be numeroez
jarri jaku gizen
baina loteriagaz
ez zabiltza zuzen
ezer ez tokatzeko
nik ez dot jokatzen (bir)

Unai:
Ai zenbat artaburu
behar ezagutu
nik berrehun bat numero
banituen batu
eta honek ostera
bat bera ez eskatu
nere amak dion legez
nahi nuke kantatu
ez baduzu erosten
ezin da tokatu (bir)

Haritz:
Jokorako du honek
hamaika meritu
nik bere afizioa
ezin konprenitu
hainbat diru gastauta
boltsikoa siku
ez dala ezer tokatu
ez han ez aritu
dirua euko zenduen
gorde bazenitu (bir)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra