Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita
1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Berrogei urte hementxen nago
hau da nire irabazia
nunbaitetikan ereina daukat
izerdiakin hazia
baina begira ere semea
gaurkoz hemen ikusia
nolatan baina izan zintezke
hain gazte ta nagusia.(bir)
Bizi guztia hementxen dut nik
ene lanakin hedatu
pioitzan beti hara ta hona
ta hori ez da pekatu
nagusi legez zaitue orain
fabrika hontan eratu
gizon bezela portatu eta
inor ere ez gaztigatu (bir)
Bakoitzak dauka mundu honetan
geroaren iragana
eta gaurkoan erreleboa
hara dator niregana
agintzen ondo ikasi baina
hau da aitaren afana
lehendabiziko ondo eroan
ezarri deutsuen lana (bir)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra