Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas"
1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Telebistaren aurrean jarriz
beti hainbat berriketa
egiten dozu hamaika farre
geldiune ta olgeta
agindu hauxe da zuretzako
ta ez ilundu kopeta
zoaz ogera alabatxoa
nahiko berandu da eta.
Nahiko egin duzu gaurkoagaitik
telebistari begira
nahiz ta dakidan hortxe jarraituz
hori dala gaur desira
hala ta guzti hoba izango da
lehenbailehen erretira
zure moduko ume guztiak
jadanik lotan ari dira.
Labur samarra egingo zaizu
ene neskatila gaba
bihar logura izango dozu
eta kontuak atara
horrexegaitik itzali hori
eta zoaz zu lotara
bihar goizetik jeiki behar dozu
joateko eskolara.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra