Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Saioa
1990-12-09 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Arriaga, Xabier "Txiplas"
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Lantegian, berrogei urte emon dozuz peoitzan. Gaur, zure semea, zuzendari datortzu enpresara.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hainbat urtetan hola izan nuen
ez dakit zenbat ardura
zu hona heltzea lehen izan nuen
orain ere nere muga
hainbeste lana hola eginda
zu orain nere lekura
aspaldi baten beste gauzarik
gure etxean ez zan gura

Hainbat urtetan hola ibili naiz
langile on baten gisan
tailer hontara urte asko dala
gogorki etorri nintzan
nere lanari dana eman diot
horixe bai komeni zan
kontseju hau hartu to langilekin
semea zu ona izan.

Izango dozu lantegi honetan
kezka ugari to nahastea
oraindik seme dana ulertzeko
nola zaren hain gaztea
komeni zaizu gaurko giroa
oso ondo ikustea
bete ezazu ondo entzunaz
sindikatoen eskea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra