Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita, Aritz Lopategi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Saioa
1990-12-09 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Abel
Lopategi, Aritz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek politikagintzan zabiltze aspaldi honetan. Zu Haritz, hiru bider izan zara aukeratua beti partidu ezbardinean egonda; zu Abel, beti egon zara partidu bardinean baina ez zara behin ere aukeratua izan.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita, Aritz Lopategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Haritz:
Hauteskundetan beti heldu naiz
lehenengo postutaraino
eta neureak emoteko be
gelditzen jatez ondino
gure herriak nirekin baitu
hainbat ames to enpeino
jendeak gehiau maitatzen nau ni
edozein partidu baino (bir)

Abel:
Batetik eta bestera dauka
beti hamaika aitzaki
hiru partidu pasatu ditu
ta denetan erabaki
zer esan behar gaur nik holako
mutiko gauzeztan bati
gauz onik ez du egiten baina
txaketa aldatzen badaki (bir)

Haritz:
Hiru biderrez aukeratzea
ene lagun ez da broma
urte hauetan lortua dut nik
neure fama eta sona
hainbat auzo ta hainbat kaletan
beti izan bainaiz ona
txaketa ezberdin ta guzti ere
gizona beti gizona (bir)

Abel:
Politika ez da ene laguna
azoka edo feria
hemen behar da beti ta nunnahi
esan ta zabal egia
nire lagunak ez dakit baina
badu bere aberia
honelakoen eskutik dator
herriaren miseria (bir)

Haritz:
Inbidiatan erretzen dago
bere bihotz eta begi
argumentorik ez dauka eta
insultua bai ugari
mesede zeinek egiten deutson
herria baitago adi
hurrengoan be neu izango naiz
geure herriko lehendakari (bir)

Abel:
Hori entzunda hara buruan
badut hainbat oroitzapen
hiru txaketa aldatu ditu
han harrapatu hemen ken
lehendakaria izango dala
ausartu zaigu esaten
gaur eztait nun dan ta hurrengoan
seguru dagola PP-n (bir)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra