Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Goienola

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Saioa
1990-12-09 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Goienola, Iñigo
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Lantegian, berrogei urte emon dozuz peoitzan. Gaur, zure semea, zuzendari datortzu enpresara.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Goienola

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zuzendari lez etorri zara
peoitzat ez zan komeni
lantegi txarra gertatu zaio
nilako hainbat gizoni
puesto horretan ez dizut opa
ez neke ta ez agoni
estopa eta fletxa erabiltzen
aspertuta bait nago ni (bir)

Etxe egiten bide garbitzen
hain da lantegi zabala
berrogei urtez hortan aritu
da zure aita apala
ez zazu pentsa egoera hau
horren berezia dala
zure esanak beteko ditut
beste edonork bezala (bir)

Ikasi eta lanpostu on bat
izango duzu seguru
esan nizun ta baita egin ere
nahiz pasa hainbat apuru
zure menpean aurkitzen dira
aita ta bere inguru
halan ta guztiz aita-semeak
izaten jarraiko dugu (bir)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra