Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita, Iñigo Goienola

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Saioa
1990-12-09 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Jon
Goienola, Iñigo
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jon Enbeita eta Iñigo Gojenola. Zuek zinegotziak zarie. Zuen herrian hutsik dagoan etxe bateri buruz dator eztabaidea. Zuk Jon, gazte-etxea egin gura zeunke; zuk Iñigo, ostera, jubilatuen egoitza.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita, Iñigo Goienola

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jon:
Etxe bat libre izatea da
guretzako poztasuna
baina gogoko ez da laguna
zuk gaur esan deustazuna
zaharrentzat barik gazteentzat da
guk egin behar duguna
beraien esku baitago gure
biharko etorkizuna (bir)

Iñigo:
Gaurko gazteen izakera hori
dago guretik aparte
"txupa' beltzekin ibiltzen dira
kalez kale narraz kate
lehen ere etxe hartan apurtu
dituzte leiho ta ate
zaharrak berriz etxetxo baten
falta haundia daukate (bir)

Jon:
Bakoitza bere etxean dago
zaharra ondo ta seguru
ta gazteekin gerora ere
zeregin asko daukagu
gazte-etxe bat etorkizuna
eraikitzeko hor dugu
dana einda dau oker daudenak
oneratzen baditugu (bir)

Iñigo:
Oneraezin antzematen dut
gaurko gazteen ganora
beste gaztetxe batzuk ikusi
eta zerorrek konproba
etxetxo hori konponduz gero
behetik hasi eta gora
gazteak joan ta lizunkeriz
beteteko izango da (bir)

Jon:
Lizunkeria beti izan da
oso gauza itsusia
penagarria kaletan zehar
gau ta egun ikusia
etxe honekin nik gura neuke
kendu maltzurtar guzia
gaurko gazteen heziketan da
gure hil edo bizia (bir)

Iñigo:
Ez zait batere ondo iruditzen
zuen ahotik entzuna
konponketa bat ahal dan ondoen
da hemen behar duguna
etxe horretan egin ezkero
gazte ziztrinen bilduma
nora joango da baserri puntan
dagoen xahar alarguna (bir)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra