Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Saioa
1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Areitio, Juan Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Ikasle izan zinen eskolara irakasle zatoz.

Deskribapena

Doinua
Hirurogeita hamasei urte
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Haurtxoa izan nintzanetikan
pasa da hainbat denbora
bizitzan zehar hor ibili naiz
nunbait behera eta gora
gaur irakasle lehenago ikasle
izandako ikastolara
zenbat gogoeta ta oroitzapen (bir)
datorren nire gogora.

Ikastola hontan ikasle izan
nintzan ni denbora baten
nola edo hala gure denbora
hementxe gendun ematen
garai hartako kontuak ez da
oso erreza esaten
saiatuko naiz nik ikasi (bir)
ez nuana irakasten.

Nere begiak denbora haretan
nola ditudan jarriak
ikastola hontan gertatu ziran
kontu ilun ta larriak
Francon denborak ziraden eta
benetan penagarriak
ea hobeto hezitzen duzen* (bir)
gaurko gaztedi berriak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra