Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Asko kostata nik hezi zaitut
nere semetxo laztana
berrogei urtez "Cicautxo" hontan
gogotik egin det lana
zardiakin noiznahi eman det
dudarik gabe ahal dana
lantegi hori ondo ikustia
da gaurkoz komeni dana
seme jatorra ondo aditu
zure aitaren esana.
Gazte jatorrak etorten dira
batere kulpik gabiak
eskola asko ikasi eta
jakindurian jabiak
aita zaharrak'e oso ongi dakiz
lantegiaren legiak
lehengoak onak izan ginan ta
gaurko gaztiak hobiak
behar bezela tratatu zazuz
arren langile pobriak.
Berrogei urte makina hontan
buzo zaharrakin emona
seme jatorra ongi pentsatu
hori nola ez dan broma
gaur agintzen zu hemen zatoz
gazte argi ta sakona
hau da aita zaharra zuri eskatzen
aholku ematen dagona
danen gainetik zu izan zaite
egi hutsezko gizona.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra