Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Saioa
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Iluntzean, "oiloak otara eta umeak lotara" esan ohi da. Zure alabatxoak, telebista aurrean liluraturik ez dauka oherako presarik. Ea zure bertsoen bitartez loak hartzen dauan.

Deskribapena

Doinua
Mundu honetan holako gauzak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alaba maite aditu zazu
zure aitaren albista
izan nahi zaitut asko jakintsu
eskola oneko artista
lorik ein gabe ezin ikasi
bihotz erditik sinista
hartzen dituzu zure eskuan
zuk hainbeste errebista
hurrengorako utzita hobe
ordu hontan telebista.

Ume on batek begin aurrean
egiten du hainbat grazi
lorik ein gabe ibiltze hori
zuentzako da itsusi
ikasitzeko galera da ta
holakoik ez du merezi
eskola eta kultura degu
mundu honetan lehenbizi
ta gero ere izango dezu
telebista noiz ikasi.

Zure aitatxok zuretzat badu
hemen hainbat kontzientzi
bertsoen bidez gaur nahi dizu
bizi dana adierazi
albait txintxoen ibili zaite
eta ahal dana ikasi
danai eutsi ta goiko mailara
ahal baldin bada iritsi
zure eskutan degu Euskadi
hemen bihar edo etzi.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra