Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Goienola, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Saioa
1990-12-09 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Goienola, Iñigo
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Iñigo Gojenola eta Mañukorta. lñigo, zuk gorbatea astegunean jazten dozu; Mañuk, ostera, domeka eta jaietan.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Goienola, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


lñigo:
Lantegian badaukat
hainbat errespeto
bertan naiz zuzendari
edo ta antzeko
denak nire azpian
eta keto-keto
han gustora naizenik
ez duzu usteko
igandetan ez dut nahi
dexente jazteko (bir)

Mañu:
Eskolarikan gabe
txulo itxurakin
danai agintzen dabil
ni hemen nabil fin
odolak ere neri
eiten dit irakin
gure artian bada
hainbeste ezjakin
golpeik ein gabe dabil
hau gorbetarekin (bir)

Iñigo:
Zure kontra dijoa
nire abestia
korbata saman ez da
ez horren eztia
txandalez beteta dut
etxeko saskia
korbata saman lehen be
dut nahiko askia
sama mintzeko nahiko
dut aste guztia (bir)

Mañu:
Ondo esanarekin
dauka abusua
horretako badezu
bide erosua
gorbetak traba egin
emateizu sua
ta oingoz aitu zazu
nere abisua
hori harrika bota
ta jantzi buzua (bir)

lñigo:
Zuk be buzuarekin
baduzu patxada
baina asteburuetan
albo baten laga
korbata jantzi eta
hona eta hara
itxura danez zuri
ez dizu eiten traba
nik neuk ez dut jantziko
derrigorra ez bada (bir)

Mañu:
Lantegiko buzuak
ta zikin-usaiak
egizko mutil batek
gaur ditu etsaiak
bi egunik astian
libre ta lasaiak
ligatzeko morena
rubia hobiak
gorbatakin pasatzen
ditut ongi jaiak (bir)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra