Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mañu:
Gazte denbora nik pasatu nun
erdi mozkor to tristia
edaten nuen ardao ta txanpan
tekila eta whiskia
erdi loetan ta buruz behera
berdin jai eta astia
bide txarretan sartu zera ta
aldegin zazu gaztia.
Igor:
Alkohol edaten badaramazkit
lau bat hil edo inguru
baina menpean ez naiz jausiko
horretaz egon seguru
ostiraletan ahaztu ondoren
asteko hainbat apuru
larunbatetan pixkat edanda
ederto pasatzen dugu.
Mañu:
Begiratuta zurekin dezu
aingeru baten itxura
aita ta amak zein mutil ona
hau sortu zuten mundura
galdu zenzake osasun dana
zure herriko kultura
koñak zikina utzi zazu ta
edan itturriko ura.
Igor:
Estualdiak pasatu ditut
neronek ere uneka
baina albokoa etorria zait
kontu zaharrekin beteta
zu lasai egon ez zait jausiko
niri gaur gainezka treta
nere burua dominatzeko
bestekoa banaiz eta.
Mañu:
Gu ere nunnahi hoiek esaten
sarri ibiliak gera
apurka-apurka ezpairik gabe
zu ere eroriko zera
alkohol zikina nolatan degun
gazte guztien kaltera
hortik alde ta etorri zaite
bide txarretik onera.
Igor:
Zuk esandako kontu guztiak
niri ez zaizkit axola
zurito batzuk edan ondoren
berotzen bait zait odola
jakin ezazu nere bidean
argi ta garbi nagola
astean zehar ura edango dut
asteburutan alkohola.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra