Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita
1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kanpoko aberri baten
beti hola da izaten
zer barri dogun esaten
saminik ez dogu eten
etsaien menpe hainbat urtetan
ta odolak irakiten
aberrirako maitasun suak
danoi deusku eragiten
bertara joan barik gatxa da
zer trantzea dan jakiten
danen gainetik guk dihardugu
geure borroka egiten
egunen baten Euskal Herria
askatua izan daiten (bir)
Aurretik mila gorespen
atzetik ehun mila ezten
prentsan hamaika onespen
baina ez gaitue miresten
kanpoan dabil gure erdiko
parte txarra erakusten
egia dana ari garala
geu nortasunari eusten
pake itxura zabaldu eta
tranpan ari dira jausten
gezurrarekin ez baita inoiz
gerrate bat irabazten
askatasunik bako bakerik
Euskadik ez du sinesten (bir)
Beti etsaien morrontza
egoera nahiko motza
gainean dogu arrrotza
baina gu ez gara lotsa
bihotz erdian sartuagatik
euren ezpata zorrotza
gure herriak behin eta beti
erantzun bera damotsa
otso aurrean ez da beldurtzen
Euskal Herriko bildotsa
lagun zaitezen zabaldu nahi dot
erbestean gaur ahotsa
zuen laguntzai begira dago
zabalik gure bihotza (bir)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra