Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-28 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-12-28 Elgoibar Jaialdia
Gai-jartzailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Lopategi, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Eman ezazu Araba eta Bizkaiko txapelketaren berri.

Deskribapena

Doinua
Lurraren pean sar nindaiteke
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-12-28 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txapelketaren trantzea
beti gertatzen zaigu nekeza,
Arriagako Teatro hura
izan genuen babesa,
Igor ta Unaik egin zutena
ez genun lan ezereza,
beren graziaz frutu emanik
bete zidaten amesa,
Enbeita gendun txapeldun baina
gazteak ziren sorpresa. (BIS)

Gazte bi hoiek zaharkoloekin
zuten euren sesioa,
eta guztioi eman ziguten
sekulako lezioa,
kulturaz ongi jantziak daude
badute ofizioa,
eurekin bete nuen aspaldi
nerabilen desioa,
lotsarik gabe hartu nezake
nere jubilazioa. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra