Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-07-30 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-07-30 Altzo Jaialdia
Gai-jartzailea
Olano, Manuel
Bertsolariak / Egileak
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Altzoko festetako pregoia.

Deskribapena

Doinua
Mundu honetan holako gauzak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-07-30 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xirri e(g)itea libre uzten da
apaiz jaunak baimenduta,
kale erdian pisa egitea
dago guziz zigortuta,
txepel-ontziak izango dira
egunsentiko turuta,
ta aguazilak astinduko du
bere boligrafo punta,
zahagi ardoan mozkortze(n) ez dana(r)i
hamar mila pezta multa.

Gure onespen eta eskerrak
Alkate txit gorenari,
berak bakarrik presta bait ditu
gazteentzat ehun afari,
eta gainera kajaka kondoi
jubilatuei opari,
horrez aparte bost mila duro
eskupeko edo sari,
galduta dauden bi barrika ardo
bilatzen dituenari.

Badakizute zein larria dan
Altzon dagon arazoa,
mutilzahar asko ta ume gutxi
hori ez da progresoa,
kezkatu da ta Udaletxeak
luzatu nahi du besoa,
ta ematen du bi urtetako
epea edo plazoa,
bi haur ekartzen dituzten danak
dohain daukate pisoa.

Zurrut eginez ken ezazue
zuen barrengo erdoia,
ta eguardian hamaikak arte
gero zapaldu jergoia,
San Inazio izanagatik
gure betiko patroia,
datorren urtez gure zaindari
«Ipintza»ko* erraldoia,
ondo igaro eta barkatu
luzatu badet pregoia.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra