Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Bertsoa entzun |
1990-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Joko bidetik inork nahi badu
lanik gabe aberastu,
gorputz gabeko amets urdinez
ez bedi alperrik poztu,
jokoa ez da jaunak errenta
nahi badezue sinestu,
une bateko gozamen truke
bizi osoa garraztu,
famelirako hasarrea ta
negarra besterik ez du.
Baina guztiak galtzea zail da
pentsatzen gindezke hasi,
tranpa horretan jauzi danari
nahi diot adierazi,
joko kontrola dutenak soilik
bait dira errentaz bizi,
tragaperrasen afaire hontan
ez al da garbi ikusi,
zeinek jokoan galdutzen duen
eta zeinek irabazi.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra