Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-07-10 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Ainhoa Munitxa

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-07-10 Lazkao Jaialdia
Gai-jartzailea
Urretabizkaia, Pello
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Munitxa, Ainhoa
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zer sentitzen du neska batek mikrofono aurrean bertsotan?

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-07-10 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Ainhoa Munitxa

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Bertso saioan jartzen dituzte
horrenbeste puntu ta gai,
ta neskek ere mikrofonua
ez degu izaten etsai,
ta bertsotara etortzen gera
nahiko pozik, nahiko lasai,
aurretik beida dago jendea
ta atzetikan ere bai. (BIS)
A. Munitxa
Mikrofonoan parean gauzak
askotxo sentitzen ditut,
neska ugari egongo zen bai
mikrofono hontan arrunt,
baina Maddalen eta ni gaude
oso barro burua zut,
mutilak beste bagara eta
poztasuna sentitzen dut. (BIS)
M. Lujanbio
Bertso munduan lehenago ere
kantatu izan degu-ta,
gure artean ez da egoten
horrenbesteko disputa,
aulki hortatik altxa noizbaite
bertsoa atakatu-ta,
gu horren gaizki ez gera egoten
mutil artean sartuta. (BIS)
A. Munitxa
Neskatook be(re) egiten dogu
bertsoetan ahalegina,
eta gu pozik gaudela orain
da izkutatu ezina,
nahiz ta batzutan guk kantatzeak
horrei emote(n) utsen mina,
sei astakilo atzean daude
ta aurrean bi panpina. (BIS)
M. Lujanbio
Mikrofonua(re)n aurrean pasa
nahiz eta zenbait ezuste,
gu bereziak geranik ere
zuentzako ez det uste,
bertso kantari badaramagu
zenbait egun, zenbait aste,
publiku(a)n dauden mutil guztiek
hobe ikusten gaituzte. (BIS)
A. Munitxa
Nahiz neskatoak gutxigo garen
inolaz ezin da etsi,
guk ere gure pittina dugu
ta hori ezin da ahantzi,
bertsolaritzak guretzat badu
horrenbesteko garrantzi,
neskato gehio izango al gara
jaunak, bihar edo etzi. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra