Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-12-08 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
Bertsoa entzun |
1990-12-08 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lehengo bertsolari zaharrak ora(i)ndik
gordeta dauzkat buruan,
gaur daukagun askatasunik
ez gendun izan orduan,
Uztapide ta Basarri ere
nago aitatu asmuan,
bat oraindikan bizi da baina
bestea mundutik juan.
Ipar aldetik Matxin, Xalbador
da Naparrotik Lasarte,
zenbait jaialdi eder askotan
guztiak hartuak parte,
bat oraindikan bizirik dago
ta beste biak aparte,
nik haien lagun izan nahi nuke
Jainkuak deitu bitarte.
Garai haietan zorrotzak ziran
Gobernuaren ordenak,
kantatu aurretik esan beharko
gebilzkigun gai denak,
ia sinistu ere liteke
hemen entzuten daudenak,
zahar hoiek dira bertsolaritza
defenditu zigutenak.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra