Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-08 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-12-08 Bergara Jaialdia
Conductor
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Authors
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zu hainbat bertsolarirekin ibilia zera kantatzen: orain ez daude danak, batzuk juanak, beste batzuk isilduak. Zer oroitzapen dituzu?

Description

Melody
Adixkidia Andoaindikan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-12-08 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehengo bertsolari zaharrak ora(i)ndik
gordeta dauzkat buruan,
gaur daukagun askatasunik
ez gendun izan orduan,
Uztapide ta Basarri ere
nago aitatu asmuan,
bat oraindikan bizi da baina
bestea mundutik juan.

Ipar aldetik Matxin, Xalbador
da Naparrotik Lasarte,
zenbait jaialdi eder askotan
guztiak hartuak parte,
bat oraindikan bizirik dago
ta beste biak aparte,
nik haien lagun izan nahi nuke
Jainkuak deitu bitarte.

Garai haietan zorrotzak ziran
Gobernuaren ordenak,
kantatu aurretik esan beharko
gebilzkigun gai denak,
ia sinistu ere liteke
hemen entzuten daudenak,
zahar hoiek dira bertsolaritza
defenditu zigutenak.