Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-01 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-12-01 Azpeitia Jaialdia
Gai-jartzailea
Lizaso, Sebastian
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lazkano, Imanol
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mañukorta, Lazkano izango da eta Lazkano, Mañukorta.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-12-01 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta
Bizardun honek zer esan duan
beraz hartu degu nota,
nere alboan degun mutil zaharra
degu burutikan jota,
gauza onikan egin ez arren
batere ez zaio inporta,
mundu hontako asto(r)ik haundina
hemen degu Mañukorta. (BIS)
Lazkano
Jainkomendian jaio ta oinez
ikasi nuen aurrena,
euskera hori ikasten ere
ez nitzan oso herrena,
gero hor nabil bertso kantari
Euskal Herrian barrena,
ezbairik gabe bertsolaririk
ni bai naiz ederrena. (BIS)
Mañukota
Hamaika aldiz honek egin du
batek badaki zenbail hitz,
harrokeria ugari dauka
bera(re)kin dauka hainbat gaitz,
eta Lazkanok Mañukorta hau
ezagutzen du aspaldiz,
goseak ere aspaldi hil zun
Gipuzku izan ez balitz. (BIS)
Lazkano
Bertsolaritza horren erreza
zanikan leheno ez nekin
ta Gipuzkuko piztien kontra
nik gogortxo nion ekin,
bertsolaritza(r)i nork kendu dio
nik horrenbeste etekin,
eta gaur ere siesta egin det
hamazortziko batekin. (BIS)
Mañukorta
Nik injiniero industriala
ikasi nuan eskola,
artista ona mundu honetan
daukat nik horren odola,
sinistu gero mundu guztia
neri begira dagola,
gaur neregaitik tipo honetan
ipini degu Loiola. (BIS)
Lazkano
lzanagatik Jainkomendiko
bazter batean sortua,
oso gazterik izandu nahirik
bertsolaritza(r)i lotua,
zenbaiteraino iritsi naizen
hortik atera kontua,
bizkar baldarra daukat baina
burua ez det tontua. (BIS)
Mañukorta
Zenbat milagro egin dudatan
Jainkoak ezin sinista,
ni Azpeitian jaioa naiz
tipo hontako artista,
irakurtzen det liburu ona
berdin-berdin errebista,
Euskal Herrian bakarra naiz
ni honako kontratista. (BIS)
Lazkano
Herririk-herri egiten det nik
bertsotan hainbeste grazi,
eta inortxok ezin lezake
nere martxa galerazi,
bide txarrena hauxe dadukat
inork nahi bado ikasi,
bizimodua hementxe daukat
neska guztien igesi. (BIS)
Mañukorta
Eskolan ere justu-justuan
ikasi zendun «si ta no»,
Jainkomendian jaiotzen dira
hamaika holako jitano,
nik berriz karrera ederra det
ta eskuetan bi plano,
daneri a(g)indu ta manejatzen
hementxe dabil Lazkano. (BIS)
Lazkano
Disimuluan esaten degu
guk bakoitzak bere berri,
baina askotan disimulatzen
ibiltzen naiz nahiko larri,
neska gehiegi nola aukeran
neri ohi zaidan jarri,
nere bila inor baldin badator
azkarrena hura etorri. (BIS)
Mañukorta
Nik neskarikan ez daukat baina
ez nago oso tristia,
ezkondu eta gero egin nun
pentsatutako guztia,
Azpeiti hontan aski dezute
be(g)iratu ta ikustia,
izarra bezain ederrak ditut
bi alaba ta emaztia. (BIS)
Lazkano
Sekula ez da aurten egin det
Landeta hontako zita,
nere eskura etortzen dira
horrenbeste desgrazi-ta,
nere burua erakutsi det
disimulatzen hasi-ta,
seguru nago hau dedala,
nik aurten azken bisita. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra