Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-02-24 Beasain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-02-24 Beasain Lagun-artekoa
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lazkano, Imanol
Lizaso, Sebastian
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mañukortak (Mikeleteak) atzo Donostiko portuan harrapatu zituen S. Lizaso (M. Dolores) eta Lazkano (Kapitaina) ez dakit zer egiten.

Deskribapena

Doinua
Orain hasi bihagu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-02-24 Beasain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta
Mikeletak badaki
pentsautako lana,
ta saltsan da hondartzan
ikusi nuana,
orain hementxe nator
aitortzera dana,
«Doña Dolores» eta
lagun Kapitana.
Lazkano
Jolasten ari ginan
ez leike ukatu,
ta Mikelete zaharrak
nahi zun debekatu,
jendea(r)i zertan eman
horrenbeste tratu,
elkar maitatutzea
noiztik da pekatu?
S. Lizaso
Dotrina ikasi nun
Afrikan eskolan,
Donostira etorri ta
banuen nahiko lan,
barkuko kapitana
nahiz ta hasi teman,
eskatu zidan baina
nik ez nion eman.
Mañukorta
Hamar hamabost umek
egin zuten junta,
bi neska-mutil hortxe
galdurik kondukta,
ia-ia sarturik
kandelaren punta,
ez da pekatu baina
mila duro multa.
Lazkano
Beraz ikusi dezu
zuk nere zuztarra,
ez nun uste zinanik
hain gizon azkarra,
horrela nabilena
ez naiz ni bakarra,
inbiritan al zaude
Mikelete zaharra?
S. Lizaso
Bakarrik dagon beltzak
hainbeste apuru,
Mikelete, Kapitan
datoz buruz-buru,
batek multa jarri dit
mila duro inguru,
biai kobratu eta
enpaza seguru.
Mañukorta
Herria zaintzen nago
e(g)in zazute jakin,
herrian alde badet
hainbeste etekin,
ondo errespetatu
ta kontuz nerekin,
bestela bizarra hautsi-
ko (d)izut makilakin.
Lazkano
Behin hurbildu bagera
maitasun kutsura,
egin nahi amorante
batzuen itxura,
egin nahi badiguzu
albotik zentzura,
botako zaitugu guk
berehala potzura.
S. Lizaso
Inoiz ez det baztertzen
gustoko zezenik,
eta kapitanakin
burutu det lanik,
Mikelete harro naiz
zu pronto izanik,
baina ez zazu uste
birgoa naizenik.
Mañukorta
Birgo ez dagola ta
horrenbeste saio,
ta Mikelete zaharrak
jeniotik ia i(g)o,
zenbat da indartsua
hura eta nahi(ag)o,
ni potzura botatzekorik
o(ra)indik ez dek jaio.
Lazkano
Laguna bilatu det
hain bihotz zabala,
neroni ere hortan
ez nago makala,
lanak kunplitutzea
nahi nuke al dala,
ta Mikelete zaharrak
aguanta dezala.
S. Lizaso
Zure erronka ez det
kolpez gaitzetsiko,
nahi zeniake baina
ez dizut utziko,
itsasora sartzea
badezu graziko,
bestela erreminta
ez dezu bustiko.
Mañukorta
Jolas kontu horretan
badaukate maina,
batian azpia ta
bestietan gaina,
jolastutzen hor hartu
behar dan etekina,
libre da hori eta e(g)in
zazute nahi a(d)ina.
Lazkano
Azkenikan noblea
atera gizona,
nunnahi zabalduko det
nik beronen sona,
baina jakin zuk gaitz bat
gurekin dagona,
debekautako hura
dala gauz gozona.
S. Lizaso
Kapitain bizarluze
eta buruzuri,
hamaika zirri horrek
nigana isuri,
Mikeleteak ere
goseak dirudi,
sobratzen zaidanakin
deituko (d)izut zuri.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra