Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-06-10 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Manolo Arozena
Bertsoa entzun |
1990-06-10 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Manolo Arozena
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Arozena
Sekretu(a)k irten dira
juergan aitzakian,
nola zetozen hoiek
lehendik banekian,
aspertu aurretikan
saia nahi agian,
batzuk bota ditzagun
zortziko txikian. (BIS)
Argiñarena
Jorratzen hasi behar
Naparro alorra,
txikin edo haundian
gauza derrigorra,
Arabatarrak lagun
zintzo ta jatorrak,
Naparrok egin degu
zuentzako zorra. (BIS)
Arozena
Zorrak ezin ordainduz
jarri gera larri,
zer egin ez jakinez
hementxe elkarri,
gu ere nola geran
gauz honen egarri,
Urralburuk badauka
zuen lanen berri. (BIS)
Argiñarena
Napar ta Arabako
nun daude oinarrik,
euskeran daduzkagu
antzinan lokarrik,
ikastolaren alde
laguntzeko jarrik,
ez bagera batutzen
ez dago indarrik.
Arozena
Batutzea zaila da
esateko egia,
gu urruti antzera
gaude alegia,
han gertatzen dana ez da
askotaz hobia,
Nafarroa izanik
«facha»ren kabia. (BIS)
Argiñarena
Oraindik badu indar
hori okerrena,
baina abertzaleak
goazte aurrena,
esnaratzen goazten
det itxaropena,
ama zaharra(r)i laguntzen
alaba zaharrena. (BIS)
Arozena
Dena ez da galdua,
gogotikan heldu,
daukagun arnas pixka
ezin da isildu,
aurrera hau gehigo
ez dedilen ahuldu,
behar degu lehenengo
etsaiak bialdu. (BIS)
Argiñarena
Hori eginez gero
ez degu galera,
nundik hasi liteken
egiten galdera,
etsaiak galduko du
aurrera aukera,
baldin abertzaleok
elkartzen bagera. (BIS)
Arozena
Elkartzen badaukagu
guk gaur lan bikaina,
lortzen bada hori da
eundoko azaina,
behar dunari eman,
kolpetik ordaina
guretzat Euskadi da
haientzat España. (BIS)
Argiñarena
Eta español hoiek
guretzako grinez,
aspertu xamarrean
askoren mitinez,
gu ere kantun ari
nahi eta ezinez,
hau bukatu behar da
agur bat eginez.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra