Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1988-01-24 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun"
Bertsoa entzun |
1988-01-24 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun"
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zuk eman nauzun gaia hartzea
benetan ez da hain errez,
zeren bihotza barru-barrurat
hunkitzen bait gaitu berez,
Iparraldean gure laguna
zagon Larzabal Pierres,
zer exenplua izan zaukana
bai fedez ta bai indarrez,
abertzale ta su piskat duna
egun utzi du nigarrez. (BIS)
lzana zuen dakizuena
izen ederra Larzabal,
bihotza eta ispiritua
ere berdin zauzkan zabal,
bai eskatzen zer emaiteko ere
bazaukan hoinbeste ahal,
erran dezaket ezin bait da hau
inolaz e(re) gogotik gal,
haren fede ta bertute hori
degula denek zaintzen ai. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra