Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-03-19 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-03-19 Arrasate Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Lopategi, Jon
Lana
Binaka omentzea
Jarritako gaia
Hasierako agur bertsoak Txomin Iturberen omenez.
Gaiari oharrak
Txomin Iturberen omenez antolatutako jaialdia izanik, agurrean hari kantatu zitzaizkion
bertsoak.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-03-19 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lopategi
Gabon guztioi anai arrebak
bero gaude Arrasaten,
egunez hasi Txomin goratzen
eta gauez ezin eten;
iaz agurra egin genion
berriz bildu gaitu aurten,
ikusi nahian bere ametsek
bizirik nola dirauten. (BIS)
Lazkano
Goraipamenak zitun Txominek
aspaldi irabaziak,
eta frutua eman dezala
erein duen haziak,
guk ere egin behar ditugu
hor ahahalegin bereziak,
noizbaiten egi bihur daitezen
beraren amets guziak. (BIS)
Lopategi
Amets eder bat garai onean
loratutzen hasi dedin,
zahar eta gazte guztiok egin
nahi degu zenbait ahalegin,
eredu on bat jaso genuen
eta jarrai dezagun fin,
gudari era abertzaleon
eredu harturik Txomin. (BIS)
Lazkano
Gure herriko arazoekin
ohartua zan aspaldi,
horregatikan ez zun ukatu
horrenbeste burrukaldi,
horregatikan zor diogu guk
gaur hainbeste omenaldi,
gizon haundiak egiten dure
herri txikiena haundi. (BIS)
Lopategi
Herri txiki bat landu ezkero
haunditzea ondorena,
horretarako jasan ditugu
hainbat zigor eta pena,
baina ez dute sekula hilgo
daukagun itxaropena,
Felipito honek ez du lortuko
Francok lortu ez zuena. (BIS)
Lazkano
Txomin bera (e)re Lopategiren
tankeran oi zan, bai mintza,
herria eta nortasun hori
hai zan beraren baldintza,
eta etsaiak erdi erditik
denak nahi digute pitza,
baina ez dure hori lortuko
alper alperrik dabiltza. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra