Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-08-13 Leitza Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Garai honetan Alexanko, Barcelonako futbolistak neska holandar bar bortxatu zuen albistea zabaldu berria zen. Lazkano Alexanko izango da eta Peñagarikano neska holandarra.
Gaiari oharrak
BEGIRATU

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano
Munduan gertatzen da
hamaika istori,
ez dadukat nik uste
hainbat kategori,
horren diruduna dela
gezurra diruri,
ta orain denuntzia
sartuko (d)izut zuri.
Lazkano
Neska polita zaude
gerri eta zango,
baina tranposagorik
ez da inun izango,
gezurretan engainatu
nahi du Alexanko,
baina nere poltsatik
ez du asko jango.
Peñagarikano
Alexanko ez degu
mutiko noblea,
nunnai aurki diteke
hau baino hobea,
Liberoren modura
oso dotorea,
han degu Barcelona-ko
bioladorea.
Lazkano
Honek dadukana da
errespeto gutxi,
era datorrenari
dena libre utzi,
esaten duan dena
ez leike sinetsi,
ez ikuitze ezkero
ez zan erakutsi.
Peñagarikano
Intentzio txarra ta
baditu usteak,
kalte ekarri dezake
dana erazteak,
honek azaldu zituan
daduzkan trasteak,
orain zer esan behar du
zure emazteak?
Lazkano
Entrenatutzera ni
joan nintzan Holanda,
eta han bilatu nun
holako oilanda,
ta ez dago konforme
pasara emanda,
bere buruakin e(g)in du
nahiko propaganda.
Peñagarikano
Alexankok galdu zuen
erabat kontrola,
lenago lagunak zitun
Gallego ta Sola,
baina uste det hobena
bera han dagola,
honek nere porterian
sartu zuen gola.
Lazkano
Hori egitea (e)re
ez degu krimena,
ez al dakizu arra
hortarako dena,
pasatu ta geroztik
al daukazu pena,
beronek eman zidan
hortako baimena.
Peñagarikano
Baina orain ez du izango
nahi hainbat zorion,
esan det «Barcelonan»
han dela kanpeon,
ni erantzi nintzan eta
geldi ezin egon,
andreak harrapatu du
han «fuera de juego»n.
Lazkano
Zerbait egin izan det
nere eskasian,
aukera tokatutzen
zaikidan guzian,
orain Holandan eta
aguro Rusian,
nere ametsa bait da
beti urruxian.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra