Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-07-25 Arano Plaza librea [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-07-25 Arano Plaza librea
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Hirunaka gai-librean puntutan
Jarritako gaia
Gai librean
Gaiari oharrak
Goizeko saioan, Lazkano bere bi monagiloei buruz aritu zen bertsotan; S. Lizaso eta
Peñagarikano ziren. Ondoren biak puntuka hasi zirenean Lazkanori buruz ekin zioten. Azkenean
bera ere tartean zela bukatu zuten.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-07-25 Arano Plaza librea [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano
Bakarrikan egin du
gu biok lagata,
Lizaso
zelebrea ez al da
Lazkanoren planta?
Peñagarikano
Ez da espabilatuko
hau sekula santa,
Lizaso
buru haundia eta
gezurti galanta.

Lizaso
Gugatikan jardun da
hautsi eta eten,
Peñagarikano
baina batere egirik
ez digu esaten,
Lizaso
haserretu behar det
halakoren baten,
Peñagarikano
eta dibortziatu
egingo da aurten.

Peñagarikano
Andre eta gurekin
hasarre sarritan,
Lizaso
holakoak ez dira
ikusten gutxitan,
Peñagarikano
saio galantak barek
baditu erritan,
Lizaso
gazteak geralako
gure inbiritan.

Lizaso
Nolatan egin gendun
gure lendakari,
Peñagarikano
hori galde ezaiok
hik beste bateri,
Lizaso
zerri batzu zaitzera
mendira joan ari,
Peñagarikano
uran propaganda ta
patarra ugari.

Peñagarikano
Patarra edaten du
onetik gainera,
Lizaso
halare badaduka
sarritan aukera,
Peñagarikano
halaxe joaten da han
gure aldamenera,
Lizaso
orain zatoz tartera
zu kapaz bazera.

Lazkano
Uste al dek nagola
zuen beldurrean?
Lizaso
Baina ez haiz izango
danen beharrean,
Peñagarikano
zeinen planta daduka
horrek muturrean!
Lazkano
Biak haina baríaiz ni
nere baldarrean.

Lizaso
Erronkan ez al zera
erditik hasiko?
Peñagarikano
Hemen gazteak gera
gu lendabiziko,
Lazkano
baina nik haina ez dute
inoiz ikasiko,
Lizaso
kantatzeko lotsak ez dik
gaur galeraziko.

Peñagarikano
Lotsagabe bait zaigu
Arano(r)a iritsi,
Lazkano
heuk ere hortatikan
ez al daukak gutxi?
Lizaso
Naita (e)re ezin du gaur
gazteari utzi,
Peñagarikano
eskarmentatuko da
bihar edo etzi.

Lazkano
Bata buru arina
bestea elefante,
Lizaso
zu erdian ez zaude
oso elegante,
Peñagarikano
erdikoa bait degu
beti inozente,
Lazkano
nik ibili behar det
bi hauen tratante.

Lizaso
Zeinek esana dizu
hori kantatzeko?
Peñagarikano
Grazirik ez du egin
ez gazteentzako,
Lazkano
zeinek hartuko luke
zezen han etxeko?
Lizaso
Asto buru zuria
daukagu saltzeko.

Peñagarikano
Saltzeko daukagu la
ez dute erosiko,
Lazkano
hik hori ez dek martxan
hola ikusiko,
Lizaso
barkatu baina ez haiz
gaur nere graziko,
Peñagarikano
asto hau lau hankan ez
al dek ibiliko?

Lazkano
Len ere bat egin zan
Lazkanon jabea,
Lizaso
eta egin ez balitz
a zer mesedea,
Peñagarikano
egon adi isilik
kalamidadea,
Lazkano
Peña dago oraindik
gaur saldu gabea.

Lizaso
Zergatik sartzen zera
holako gauzetan?
Peñagarikano
Hori sartu zaio gaur
buru ta kasketan,
Lazkano
gizona sortzen zaila
pertson eskasetan,
Lizaso
tratua egin leike
hamairu pezetan.

Peñagarikano
Beraz hamahirurekin
gaur dago tratua,
Lazkano
zuek hausitzea da
kriston pekatua,
Lizaso
saiatzen zera baina
ezin bilatua,
Peñagarikano
onena ikuiluan
abandonatua.

Lazkano
Bere ustez indarrak
gogorrak dituzte,
Lizaso
zeu gehiago zeranikan
ez zazula uste,
Peñagarikano
bera aitondu zaigu,
gu oraindik gazte,
Lazkano
neu lotsatzen naiz eta
hor konpon zaitezte!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra