Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1988-08-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Izagirre "Attola", Anjel Larrañaga
Bertsoa entzun |
1988-08-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Izagirre "Attola", Anjel Larrañaga
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Larrañaga
Baserritar gradua
nola zaigun altxa,
probatu nahi nuke nik
oporretan saltsa,
Benidorm aldera orain
hankak behar altxa,
zuk emango al dezu
baserriko martxa?
Attola
Errespuesta emango
diat orain laiste,
oporrik gabe beti
nola hagon triste,
ni lanean ohitua
natxiok jai ta aste,
ganauak gobematuko
dizkit hik hainbeste.
Larrañaga
Kontseju ona dezu
eta ez zait azten,
lanean ez dizut nik
ezer galerazten,
kalean gauza asko
ez dute ikasten,
ta zuk ba al dakizu
ehun litro jesten?
Attola
Esnea bildu nezake
nik ere baldera,
behiari etortzen baldin
bazaie errapera,
neri zertarako egin
holako galdera?
Hik baino hobeto zekit nik,
joan pasiatzera.
Larranaga
Aldez aurretik nengon
bildurrak aidian,
baina orain ez nago
era kobardian,
nola lagun jatorrak
ondoan badi(r)an,
ederki dibertuko nauk
Benidorm aldian.
Attola
Nik ere lehendik zeukat
baserri kutsua,
naizta lanean ez izan
hortain burutsua,
bilatu nahi badek gero
ganadu indartsua,
utzi bibelarra nahiko
ta etxean pentsua.
Larrañaga
Zure alboan gera
pentsatzen egonak,
on asko ez dit egin
o(r)in honek zionak,
baserriko lan denak
ez dirade bromak,
pentsu gabe behar dik
baserritar onak.
Attola
Pentsurik gabe beraz
behar dala jokatu,
alperrik lanean zertan
hoinbeste nekatu,
ganadu txarrak badira
gero nere pekatu,
baina jatenikan gabe
ezin gobernatu.
Larrañaga
Konforme gelditzen naiz
zure esanean,
biaje hori nahi det
egin afanean,
handik buelta eginda
ni natorrenean,
zeu bialduko zaitut
zortzi egunean.
Attola
Soldata berriz badet
zortzi eguneko,
neretzat e(re) deskantsua
ez bait da kalteko,
lehen esan dit utzitzeko
nahikua jateko,
diru askon bearrik ez dit
hemen egoteko.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra