Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-01-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Eguna (20. 1988. Donostia)
Saioa
1988-01-17 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Murua, Iñaki
Xabier "Euzkitze"
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lizaso alabak badu Lazkano amari zerbait esateko.

Deskribapena

Doinua
Neskazahar bat tentatzen
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-01-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso
Ustez bilatua det
lagun aproposa,
hura ikustea da
neretzako poza,
esaten dit nauela
gustoko larrosa,
nerekin fameli bat
nahi duela osa.
Lazkano
Hori esaten al dio
belarri eskinan,
moda hau hasia den
nahiko antzinan,
hire aitak holaxe
hitz egiten zinan,
sinistu ez banio
askoz hobe ninan.
Lizaso
Maitasuna baieztu
zenduten eleizan,
luzaharo bizitzeko
alkarren kerizan,
baina kezkati zaude
zerbaiten peskizan,
ama ez al zerade
zoriontsu izan?
Lazkano
Nahi al den historia
garbi azaltzia,
haren ametsa hunan
aprobetxatzia,
kargatu zuanean
nere merkantzia,
ordun perasatu zinan
andretzat hartzia.
Lizaso
Lehenago ez nekien
hain gauz nabarmenik,
jaiotzeko ez zala
zugandik baimenik,
barkatu baina ama
ez det sinesten nik
lehenengo asaltuan
erori zinenik.
Lazkano
Hoien hitze(g)in beharra,
hoien enpeinua,
sinistutzen duenak
zer desangainua,
irikitzen danean
azpiko kainua,
hortikan hustutzen den
hoien karinua.
Lizaso
Ama moldatuko naiz
era egokian,
piskanaka emanez
ez dana kolpian,
zeuri erazun nizuen
nik egun batian,
aldaparik ez dala
gustoko tokian.
Lazkano
Heure ustez argia
hago talentuan,
amaren kontsejua
izan zan kontuan,
harrak pentsatutzen din
beti asuntuan,
ahal baden ibili hitzan
belaunak juntuan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra