Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-08-27 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jesus Alberdi "Egileor", Joxe Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-08-27 Bilbo Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Jesus "Egileor"
Lizaso, Joxe
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lizaso ministroa da eta Egileor apaiza. Ministroek diru gutxi irabazten dutela era soldata bikoiztea erabaki dure eta apaizek lan gutxi dutela eta, soldata erdira jaistea.

Deskribapena

Doinua
Basatxoritxu mokoluzia
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-08-27 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jesus Alberdi "Egileor", Joxe Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Joxe Lizaso
Urte batzuek badaraniazkit
ministerian sartuta,
kajan dauzkagun diruak ere
dauzkat ondo kontatuta,
nun gastatua badadukagu
herriari begiratuta,
geren suelduak altxa beitugu
apaiz haueri kenduta.
Egileor
Agintariak gauzarik ezin
jarri behar dan neurrira,
gaurko munduko gorabera hauek
holaxen ikusten dira,
nik lehen nendukan sueldotxoa
eratsi dit o(ra)in erdira,
esperantzetan alperrik nago
aitona borri begira.
Joxe Lizaso
Nere lagun apaiz hau hor dabil
kapa beltz hori jantzirik,
baina lanean arraio honek
ez dauka neke haundirik,
herri batean alperrik ezin
eduki horrelakorik,
ez du egiten liburu zahar bat
irakurtzea besterik.
Egileor
Holako gizonik a(g)intaritzan
ez balitza gaur nahiago,
inor galdutzen saiatzen dira
geroago ta gehiago,
ta apaizaren sueldo hori
jasotze(n) ez badek gorago,
azken orduan barkaziorik
batere ez diat emango.
Joxe Lizaso
Ministro bati ez zaiozula
esan horrelakorikan,
ta apaiz hauek ez dute egiten
hemen negar besterikan,
bost mila duro baino gehiago
ez daukat ematerikan,
gehiago ezin ordain liteke
ordu erdiko lanikan.
Egileor
Zure bibotza ez det sentitzen
oso borondate onez,
ta enteratu zintezke lagun
hemendik zerbait esanez,
baina badakit ez zabiltzala
zu oso bide zuzenez,
al dituanak berak manejau
ta apaizei ezer eman ez.
Joxe Lizaso
Apaiz zahar hau nerekin dago
bastante haserratuta,
Francon garaian lanik e(g)in gabe
nola zegon ohituta,
gizarajo hau baldin badago
goseakin beldurtuta,
hortu batera joan lanera
atxur haundi bat hartuta.
Egileor
Ikusitzen da apaizarentzat
daukan gorroto gogorra,
eta ondoren hau esatea
daukat gauza derrigorra,
inon kontura janaz daukazu
zuk horrelako zilborra,
gorputz galanta daukazu baina
ez zera gizon jatorra.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra