Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1988-01-24 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Mugarza "Elgetzu"
Bertsoa entzun |
1988-01-24 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Mugarza "Elgetzu"
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nik konparatu nahi ditut negu
hau eta Euskal Herria,
zuhaitz askotan sortzen hasi ta
ikusten bait da orria,
lora pinportak sortzen, hor bide
bazterretan elorria,
baina oraindik etor liteke
negu gogor ta gorria,
faltsu samarra ez ote degu
oraingo Udaberria? (BIS)
Euskal Herrian era hortako
Udaberriz sarri gaude,
esperantzetan loretu eta
gero hainbat atsekabe,
gauza bakoitza aurrez ikusi
geuretzat genduke hobe,
askatasuna guk nahi genduke
geure Herriaren jabe,
baina etsaiei eskubiderik
inolaz guk saldu gabe.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra