Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1988-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde"
Bertsoa entzun |
1988-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Negu biguna da aurtengoa
hainbat euri ta hego haize,
elurra azaltzen badu ere
epela dator belaxe,
galderatxo bar egiten det nik
negua ote dan hauxe,
loretan aurkitzen bainaiz orain
maiatzean bezalaxe.
Martxa honetan erleak eta
euliak dira ugalduko,
eta udazkenaren gozoa
ez da sekula galduko,
kezka bat daukat ta orain garbi
aurrean det azalduko,
orain emanak udaberrian
ez ote diran kenduko.
Beraz urtarriletik aurtengoz
lore ederrez sortua,
martxa honetan pipitta ere
laister izango det hartua,
esperantza bat daukat barruan
une honetan sartua,
lore honek ekarriko al dun
Euskadirentzat frutua.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra