Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-08-14 Gabiria Jaialdia
Gai-jartzailea
Murua, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Espainako helikoptero bat artzai batek harrikada batekin lurreratu duela entzuna degu.

Deskribapena

Doinua
Donostiako hiru damatxo A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Han degu jaunak lehengo astean
pasatu dan historia,
haurren ipuin bat izan balitz
ziur lehenengo saria,
artzai zahar baten harrikadakin
abioi bat eroria,
hor ikusten da «España Grande»k
dadukan kategoria.

Arriskua zun ekaitz aldian
arriskua zuan haizian,
eta azkenik harrika(da) batek
jarri du noraezian,
gerra e(g)iteko tresna hoberik
ez bada mundu guzian,
lotan lasaiki egon litezke
Amerikan da Rusian.

Hainbeste miloi, hainbeste tresna
ejertzito bat jazteko,
eta munduan hoberik danik
berak ez dute usteko,
kezka haundirik ez leike e(d)uki
hoiekin gerran hasteko,
lau tiragoma nahikoa dira
hoiei irabazteko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra