Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1989-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lorerik gabe zein gauz eskasa
balkoian lore ontzia,
udaberrian politago da
edertasunez jantzia,
ezkongai asko dagoelako
jarri nuen ajentzia,
o(r)aindik soltera zauden neskatxa
har zazu pazientzia.
Nik jarri nuen ajentzi honek
frutu onak badakazki,
eta bertako zuzendari naiz,
ez mago eta ez azti,
bat ezkontzeko desioz dago
kotxe, diru eta guzti,
Zumaiarra da telefonoa
zortzi, sei, bat, bi, lau, zazpi.
Behin jarri nuen etxe hontara
ezkongabe asko datoz,
neu zuzendari ezkondu gabe
ez daukat behar hainbat poz,
Zumaiar hori hartzea baina
ni hartzea hobe askoz,
nere etxeko telefonoa
sei, bost, hiru, bat, zero, bost.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra