Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-08-14 Gabiria Jaialdia
Gai-jartzailea
Murua, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Mendizabal, Mikel
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Udal batzuetan bilera eta agiriak euskara hutsean egiteko erabakia hartua dute.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txalogarria iruditzen zait
jokera hori benetan,
zortzi udaletxek ekin diote
euskeraren lan horretan,
ordenantza hori hartu dezagun
beste guztiok arretan,
zabaldu dedin Euskal Herriko
udaletxe guztietan.

la zentzurik ez du Euskadin
euskeraz ez jakiteak,
ez dakitenak ikas dezaten
zabaldu dira epeak,
agintari ta arduradunok
zabalik daude ateak,
ez baida aski telebistatik
«somos vascos» esateak.

Gobernadore zibila ere
dago jenioz txartua,
euskera hori jarri dalako
udaletxen behartua,
hori ezean Euskera dago
galtzera kondenatua,
hortik pentsatu zein aurkitzen dan
hemen diskriminatua.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra