Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-02-25 Eskoriatza Sariketa [Bertsoa] / Danel Goikolea, Jon Iñaki Izarzelaia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Leniz Bailarako Bertso Txapelketa (10. 1989. Eskoriatza Apotzaga)
Saioa
1989-02-25 Eskoriatza Sariketa
Gai-jartzailea
Segurola, Nikolas
Bertsolariak / Egileak
Goikolea, Danel
Izarzelaia, Jon Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Izarzelaia beti triste dabil eta Goikolea beti alai. Zertarako dago motibo gehiago?

Deskribapena

Doinua
Loreak udan ihintza bezela I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-02-25 Eskoriatza Sariketa [Bertsoa] / Danel Goikolea, Jon Iñaki Izarzelaia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Izarzelaia
Beti pentsatu izan dudanez
ni nagoela okerren,
alaitasunen alde hortatik
aurkitutzen nauzu herren,
pentsatutzen det bizi triste honek
betikoz gaur zer dakarren,
alper-alperrik barre guztiak
gogotik saiatu arren.
Goikolea
Bertso batzutan esango dizut
alai nola leiken bizi,
hortaz badakit ta Jon Iñaki
nereak enzuten hasi,
jakin behar da momentu txarrei
azkar egiten ihesi,
beti negarrez bizitzekotan
bizitzak ez du merezi.
Izarzelaia
Zuk ere pentsa ni naukazula
parreguraren aldeko,
biok iritzi berdintsua de(g)u
ta muturrik ez de(g)u joko,
saiatutzen naiz ni alaitutzen
hainbat txiste, hainbat joko,
baina tristuraz jantzitzen naiz ni
gaua iritsi orduko.
Goikolea
Gaua tristerik pasatzen dezu
eta tristerik eguna,
benetan oso arazo latza
zuk daukazuna laguna,
baina badakit zer dan gaurkoan
Jon lñakik behar duna,
aurre-aurretik ikusten diot
andregai baten hutsuna.
Izarzelaia
Ez zazu pentsa nik daukadanik
andregaiaren afana,
beti izan dut hasieratik
pozik bizitzeko plana,
bion artean ni alaitutzen
badaduagu guk lana,
bion artean egingo degu
bakarrik ezin dedana.
Goikolea
Ni beti alai ibilitzen naiz
da zu triste egunero,
era horretan jarri gaitezke
biok burutikan ero,
baina akordio bat heltzea nik
oraindik badet espero,
umorez bardin jarri gaitezke
batera ibili ezkero.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra