Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-05-12 Zestoa Plaza librea [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Lizaso
Bertsoa entzun |
1989-05-12 Zestoa Plaza librea [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Lizaso
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Agirre
Nik ongi dakit saio bikain bat
benetan merezi dula,
komeniko da al baldin bada
izatekotan sekula,
Uztapideren izena degu
haundia eta mardula,
pena bat bakar bakarrik daukat
gaur bera falta degula.
J. Lizaso
Oroitzen dana agertutzeko
behin ere ez naiz kupira,
pena da baina gizarajoak
aldegin zun urrutira,
seguru nago han egongo da
izar artetik begira.
Zu jaio zinan herritar onak
oraindik gogoratzen dira.
J. Agirre
Izar artetik begira beraz
gure lagun zahar apala,
ziur ez dakit baina nik ere
berdin pentsatzen det hala,
ta iruditzen zat hau ikusita
pozikan egongo dala,
ikusirikan herri ta herbeste
akordatutzen gerala.
J. Lizaso
Hainbeste gauza oroitzen zaizkit
gaurko ilunabarrean,
derrigor nago plazatxo hontan
hoiek esan beharrean,
larogei urte jaioa zala
hor Endoiako gainean,
izar eder bat azaldu bai zan
maiatzaren hamarrean.
J. Agirre
Beraz Maiatzan hamarrekoa
horren izar biribila,
orain larogei urte sortua
ta orain sei urte hila,
gizon bat ezin hasi liteke
lagun hobearen bila,
seguru asko han egongo da
ta goian gerta dedila.
J. Lizaso
Hainbeste bertso oroitutzen da
Uztapidez oroiturik,
orain sei bat urte hil arren
haren izena bizirik,
plazatxo hau (e)re hemen daukagu
argi ederrez jantzirik,
ez derizkiot falta danikan
monumentu bat besterik.
J. Agirre
Eta baleike atrebitzea
monumento bat egiten,
seguru asko iritsiko da
halako egunen baten,
Zestuatarrak ez dakit ondo
zuek oroitzen zeraten,
zer bertsolari ta zer gizona
herrian izan zenduten.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra