Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-04-08 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Jose Ramon Elortza, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Artxanberri Eta Patxi Errota Saria (7. 1989. Zaldibia)
Saioa
1989-04-08 Zaldibia Sariketa
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Jose Ramon
Sorozabal, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Elorza preso dagoena eta Sorozabal xagu bisitaria.

Deskribapena

Doinua
Uso zuri bat inguratu zait A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-04-08 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Jose Ramon Elortza, Jokin Sorozabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Elorza
Preso nago ni eta etortzen
zera zu bisitatzera,
ni ikusi nahi edo ta ogi
apur bat bertan jatera,
zulo bat dezu ta handik sartu
bezela berdin atera,
nahiago nuke eukiko banu
zuk orain dezun aukera.
Sorozabal
Kartzela hontan sartuta zaude
ez dakit zenbat urtean,
xagu txikia azaldu zaizu
hanketatik bapatean,
ikusten det nik triste zaudela
lagunak izan gaitean,
eta zuloa haundi dezagun
biok kabitu artean.
Elorza
Zuloa haundi behar degula
hemen esaten dezuna,
hori da nik nahi nukena baina
ez da erreza, laguna,
ez det jasotzen pertsonengandik
horrelako erantzuna,
beraz nahiago det hemen pasa
xaguarekin eguna.
Sorozabal
Beraz eguna hor pasatzeko
zu gertu jarria zera,
ez al da hobe atera eta
joanez gero etxera,
barruan egon nahi badezu (e)re
zurea dezu aukera,
gazta koxkor bat ekarriko (d)izut
nerearekin batera.
Elorza
Hemen ogia beste gauzarik
sarritan ez degu jaten,
ura ondoan aukeran urri
degulako guk izaten
ta zuk gaztaia badakarkizu
nola ez hasi ni jaten,
pertsonak xagu batek a(d)ina hor
ez badidate ematen.
Sorozabal
Honek nahi luke gosea hainbat
gazta jateko aukera,
baina xaguak eta gizonak
ez dute razio bera,
al dan guztia ekarriko det
hori da nere joera,
neroni igual jango bainazu
goseak jartzen bazera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra