Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-01-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Eguna (21. 1989. Donostia)
Saioa
1989-01-15 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Murua, Iñaki
Xabier "Euzkitze"
Bertsolariak / Egileak
Peñagarikano, Anjel Mari
Telleria, Millan
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Millan Telleria eskiatzen ari den Juan Carlos Erregea da eta Angel Mari Peñagarikano eskiatzera joan den bertsolaria. Eskiatzera joan eta biek txoke egin dute.

Deskribapena

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-01-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telleria
Orain artean intimidade
zerbait izan da Bakeiran,
begira hona a zer nolako
bitxoak agertu diran.
Peñagarikano
Moteil hiretzat txikitxoa dek
Bakeira-Beret mendia,
sarritan firmes, horra lurrean
Errege hanka haundia.
Telleria
Guk pista lumek ez zeuzkeagu
animalintzat eginak,
honek aurrean ematen ditu
Errege ta banderinak.
Peñagarikano
«Ai mi marido» zion Sofiak,
Erregea «mekauenka»,
bajarik ez du hartuko baina
bai egun batzuk errenka.
Telleria
Guardaespalden kopurua (e)re
izan da hain ugaria,
lurrean hankak gota hor dago
euskaldun bertsolaria.
Peñagarikano
Honi semeak han esan dio
bere belarri ertzera:
«Hemen Printzipe ni neu naiz baina
printzipiante zu zera».
Telleria
Nahiz Euskadiko plaza askotan
hitza harroki atera,
Erregearen kara ikusiz
Peña hain triste al zera?
Peñagarikano
Alabak berriz esaten zuen:
Nor ote da mutil hori?
Aita jotzean zergatik ez da
nere gainera erori?
Telleria
Bertsolarien alabarentzat
gizonetarako uko,
zure moduko batengatikan
hura ez da harrituko.
Peñagarikano
Entzun zaidazu bihotzez hainbat
maite zaitudan Sofea,
zure gizonak hankan ez baino
buruan dauka ejea.
Telleria
Beraz zu zaude Majestadean
inguruan ibilita,
Sofia ez da baina zu ere
ez zera oso polita.
Peñagarikano Nere eskiak apurtu dira
eskerrak Juan Carlos-i,
Aste Santuan behar dizkit eta
berriak azkar erosi.
Telleria
Era hontako xelebreak e(re)
etortzen dira ugari,
hor dago eta eska zaiozu
Españiko Gobernuari.
Peñagarikano
Ez dakit nola ez zaigun jarri
telesillatik zintzilik,
txorakeriak esaten dituk
eta egon hadi isilik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra