Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-04-22 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Bertsoa entzun |
1989-04-22 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bertsotan hasitzean
bazterrikan bazter,
Oñatiarren lagun
egin nintzan laster,
oraindik elkarrekin
ez gerade asper,
hainbeste arrats gozo
ta azkenik gaur zer?
Anai arrebok gabon
eta mila esker.
Gizonak iritzia
berea omen du,
ta zuen portaera
nahi nuke gorendu,
bertsoak Oñati hau
herririk onen du,
baina hanka sartze bat
noizbehinka egiten du,
berak merezi eta
besteak omendu.
Ikusirik hemengo
lagun zahar bakoitza,
emazteari egin
nahi diot aitortza,
inoiz aurkitzen banau
ni maitale hotza,
zergatia ez dela
izango arrotza;
Oñatiarrek ohostu
didate bihotza.
Nahiz ez izan haundiak
Lazkanoren sonak,
alde guzietatik
datoz zorionak,
erregali guziak
ez dirade bromak,
andrea gozatzeko
Zahor-ren bonbonak,
zer gehiago eskatu
lezake gizonak?
Batzuk artzai mendian
besteak eleizan,
beste batzuk kalean
fabriken kerizan,
baina denok sendi bat
bertsozale gisan,
gaur ere elkartzeko
saio hau aski zan,
mila esker berriro
eta ongi izan.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra