Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-03-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-03-18 Tolosa Jaialdia
Gai-jartzailea
Irazustabarrena, Felix
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
ETBko "Funtzioa" programako konkursantetaz hartuz galdera hauek egin zizkion gaijatzaileak. 1.GALDERA: Zein da animalirik arriskutsuena? Hor nonbait: Lehoia, bertsolaria, ala politikoa?
Gaiari oharrak
Honetaz aparte beste bi galdera ere egin zizkion.

Deskribapena

Doinua
Ai gure antzinako
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-03-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: 8ko handia
Doinua: Eguna pasa nekea eta

Egaña:
Telebistara etortze hutsa
bada nahiko enbarazu,
barkatu Piter baina neretzat
azkarregia zera zu,
hiru izenak eta galdera
bota dituzu jo-ta-su,
piperrik ez det ulertu eta
errepikatu zaidazu. (BIS)

Gai-jartzailea: Zein da animalirik arriskutsuena? Hor nonbait: Lehoia, bertsola-ria, ala politikoa?

Neurria: 10ko txikia
Doinua: Ai gure antzinako

Egaña:
Kanpo larrosa baina
jenio ospela, (BIS)
irriparre gozoa,
barrutik ustela,
bertsolari batetaz
ez fidatu bela,
pentsa pizti txarrorik
munduan ez dela,
atzeko kuadrilari
beiratu bestela. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra