Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Felix Irazustabarrena
Datu pertsonalak

- Izena
- Irazustabarrena, Felix
- Izen abizen osoak
- Irazustabarrena Arsuaga, Felix
- Jaiotza
- 1961 Alegia + Alegia < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Epailea
- Jarduerak
-
Antolatzailea Bertso grabatzailea Bertso-jartzailea Bertso-telebista saiogilea Epailea Eragilea Gai-jartzailea Herri-bertsolaria Ikertzailea Bertso-kazetaria - Jarduerei buruzko azalpenak
- Epaile lanak:
Bat-bateko bertsoak epaitzeko irizpideak lantzeko hainbat prozesutan parte hartu du: 1994, 2000-2001 eta 2004-2005. Azkeneko honetan, irizpideak ez ezik marko teorikoa ere landu zen.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 1993, 1997, 2001 eta 2005.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 1995, 2003, 2007, 2015, 2019.
Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa: 1999
Euskal Herrirako Gipuzkoako sailkapena: 2001
Arabako Bertsolari Txapelketa: 2003, 2004, 2005, 2006, 2007 eta 2008
Bat-bateko sariketa eta bertso-jarrien lehiaketak: Bilintx saria (1995); Ezeizatar Eusebio bertso saria (1992); Orixe saria (2001); Xenpelar saria (1994, 1998, 2000); Bilintx bertso-paper lehiaketa (1995); Orixe bertso-paper lehiaketa (1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001); Tolosako AEK bertso-paper lehiaketa (1995)
Gai-jartzaile eta herri-bertsolari:
Gai-emaile eta aurkezle lanak egin ditu sarri bere herriko saioetan. Herriko jai alternatiboetan antolatutako herriko bertsolarien saioan parte hartu du saio horren lehen urtetan.
Eragile eta antolatzaile:
Tolosaldeko Bertso Eskolak antolatutako saio eta jaialdiak (1984-1996) eta Alegikoetan (1986-...).
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko presidentea (2000-2010) eta idazkaria (2010-2022).
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren antolaketarako Talde Teknikoko arduraduna: 1997, 2001 eta 2005.
Ikerketa, kazetaritza eta telebista saiogile lanak:
Euskaldun Egunkarian bertsolaritzari buruzko orrialdearen koordinatzaile eta egile (1991-1992).
"Tolosaldeko bertsolaritza eta Bertso Eskola" bideo erreportajearen gidoilari-taldeko kidea Joxepa Madariaga, Jexux Mari Irazu eta Jexux Muruarekin batera; ahotsa jarri zuenetakoa (1992)
Bapatean bat-bateko bertso antologia liburua (EHBE): 1999 urteaz gero argitaratu diren guztietan izan du esku-hartzea, modu batera edo bestera: biltzaile, hautatzaile, transkribatzaile, zuzentzaile, doinu izendapena, hitzaurreak, ...
Gipuzkoako Sailkapena 2001 liburua: transkribatzaile.
Argia aldizkariak argitaratutako hainbat liburuxkako bertso-hautaketa eta transkribaketa: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1993 eta 1997; Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 1996; Nafarroako Bertsolari Txapelketa 1995, 1996 eta 1997.
Hitzetik Hortzera programan (ETB) funtzio guztiak bete ditu: 1991-1992an jardun zen lehen aldiz erredakzio laguntzaile lanetan, Joxerra Garziarekin; Bertsozale Elkartea bera ekoizten hasi denetik (1999) ekoizpen taldean jardun da funtzio desberdinekin: erredaktore lanetan nagusiki; zuzendaria 2006-2008 arteko bi ekitalditan.
Auñamendi Eusko Entziklopediako betsolaritza eta bertsolari-biografi sarrerak egin ditu (2002-2004).
Datu biografikoak
- Biografia
- Alegian (Gipuzkoa) jaio zen 1961eko irailaren 24an, eta bertan bizi da. Papergintza ikasketak egin zituen. Ikasketa hauen azken urtetan atzerki mundura hurbildu zen Inaxio Begiristain herritarrak bultzata, eta herriko talde honetan aritu ondoren Eusko Jaurlaritzak antolatutako Antzerti eskolan jardun zuen, baita bertatik sortutako talde pare batean ere. Ikasketak amaiturik, paper industrian jardun zen hainbat urtetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Juntetan HB talde politikoaren koordinatzailea izan zen gero; Hitzetik Hortzerako ekoizpen taldeko kidea da 1999az gero.
1983an, Tolosaldea Berreuskaldundu Dezagun Euskara Elkarteak antolatutako bertso-eskolan eman zuen izena. Horrek, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sorrera nahikoa hurbiletik bizitzeko aukera eman zion. 1986an amaitu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren antolaketan laguntzen aritu zen, eta txapelketa horretako epaimahaikidea izan da 1993tik 2005era bitartekoetan, bi horiek barne. Horiez gain, Gipuzkoan antolatu diren herrialde txapelketa eta sailkapen fasetako epaile taldean aritu da 1995tik 2019ra bitartean. Hauei, Arabako Txapelketa eta Gipuzkoako sariketetan egindako epailetza lanak gehitu behar zaie.
Gipuzkoako Betsozale Elkarteko zuzendaritzakide izan da 1999tik 2022ra; lehendakaria 2000tik 2010era, eta idazkaria 2010tik 2022ra.
Bertsolaritzaren hedapenean ere ibilbide luzea du. 1991-1992 ekitaldian Hitzetik Hortzerako (HH) taldean jardun zen erredakzio laguntzaile lanetan, asteburuetako saioen grabaketetara joan eta hautaketak egiten. Gero, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak HH-ren ardura hartu zuenez gero (1999-2000 ekitaldia), programaren ekoizpen arduratan aldaketa ugari izan badira ere, kate-maila finkoa izan da eta bertan jarraitu du garai bakoitzean eskatu zaion funtzioa betez; erredaktore lanetan jardun du batez ere, baina Zuzendaria izan zen 2006tik 2008ra bitarteko bi ekitalditan.
Nabarmentzekoak dira, Bapatean, Argia, Auñamendi Eusko Entziklopedia eta Txapelketetako bertso antologia liburuetarako egindako bertsolaritza, bertsolari biografia, bertso-hautatzaile, transkribatzaile, nahiz bertso-doinuen izendapen lanak.
Alegiako "Zazpi astoren gainean" bertso-eskolako kide eratzaileetakoa, bere herria eta bertsolaritza mugimenduko erreferenteetakoa da: eragile, antolatzaile, gai-jartzaile eta aurkezle, nahiz herri-bertsolari gisara.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Epaile: Ibarran, 1992an, Ezeizatar Eusebio bertso sarian. Kideak: Patxi Goikolea eta Joxe Mari Aranalde.
Gai-jartzaile: Alegian. Bertsolariak: Anatx, Jon Iñaki Itzazelaia, Arantzazu Loidi, Jon Sarasua...
Argitalpenak
- Argitaratutako grabazioak
- "Tolosaldeko bertsolaritza eta Bertso-eskola", Jai estudioa, Pablo Dendaluze, 1992