Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-04-13 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (20. 1991. Gabiria)
Saioa
1991-04-13 Gabiria Sariketa
Gai-jartzailea
Murua, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maia, erlea zara eta egunero bezala lorez betetako arbolara joan zara, eta hor ikusten duzu Unai, baserritarra, pestizida botzen.

Deskribapena

Doinua
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-04-13 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia
Lorerik lore ibili ohi da
beti "La abeja Maia",
udaberrian hori ikusiz
ezin naiz egon lasaia,
usteltzen dezu hazia eta
usteltzen dezu usaia,
ama natura lasai uzteko
aizu, badezu garaia.
Iturriaga
Aspaldidanik koko raroak
egiten diote kalte,
urte honetan ez dugu jaso
guk hortik frutarik bape,
ene laguna nahiz eta zuk gaur
zuhaitz hauxe duzun maite,
zuhaitz gehiago ere hadago
eta trankil egon zaite.
Maia
Lorerik lore esan bezela
denbora luzez igaro,
zuhaitz hau beti ondo egon da
dotore eta oparo,
dirudienez buru aldetik
hain jota zaude zeharo,
zuhaitz gehiago badago baina
martxa honetan akabo.
Iturriaga
Dramatizatzen ez zaite hasi
ez zazu jantzi lutua,
pestizidena ez dugu eta
gaur egungo inbentua,
uler zaidazu, nere laguna,
ez zaite izan tontua,
zuk bizitzeko eztia behar,
eta nik honen fruitua.
Maia
Pena ematen dit zure aurrean
era hotan abesteak,
zuen erruaz mendi aldean
zer nolako desastreak,
lotsagarria baida benetan
lotsatzen nau ikusteak,
hautsek ez dute bate kulparik,
gizonak dira pesteak.
Iturriaga
Ez du batere ulertzen honek
ondo azaldu ondoren,
gizon haundien aurrean dauka
hainbat adore ta kemen,
zuk gaur bezala txoriak ere
aspaldi joanak ziren,
zoaz zu ere nere hautsekin
bertan akaba baino lehen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra