Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-12-21 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-12-21 Azpeitia Jaialdia
Gai-jartzailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bernardo Atxagaren kantu batek dio borreroak badituela milaka aurpegi. Nik, Egaña, borrero edo torturatzaile ipiniko det. Nahi nikek atzeko hauek ikusita eta hemen ez dagoen norbait pentsamentuan hartuta bakoitzari torturatxo bana asmatzea.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-12-21 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Joxe Agirrek gaztetan zitun
neskatilak arrapazka,
ta orain berriz hortzak luzatuz
inbiritan kizki-kazka,
luma batekin hanka azpian
egin behar diot hazka,
dagonez gero zirrara fuerte
guztiak ahaztuta dauzka. (BIS)

Euzkitzek'e tortura on bat
mereziko du gutxienez,
helbidea du Pablo sestoko,
halaxe jakin det zinez,
fotografi bat bidali diot
garaipen "'V" eginez,
ia gaur gaua pasatzen duan
lorikan hartu ezinez. (BIS)

Garai batean torturatzeko
makina batzuk baziren,
hankak tiratu, besoak tira,
ez ote zan nahiko krimen?
Iberduerok argi indarra
poste batzuk baitu hemen,
Anjel* zintzilik jarri behar det
ia pixkat luzatzen den. (BIS)

Iñaki** degu hizketan ona
mingaina beti bustian,
bestea ere bustitzen daki
aukera duen guztian,
gazte garaian operatua bai
goian ta bai azpian,
nik freniloa jarriko diot
batean eta bestian. (BIS)

Nik Sebastian*** torturatzeko
oraintxe daukat aukera,
zeinen gustora hartuko dudan
borreroaren papera,
lehenengo gaiko mediku haundi
jakitunan esanera,
hau Orandara bidaliko det
erre gabe ta lanera. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra